Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Pasaia eta Galtzaraborda arteko Topoaren zerbitzua berrezarrita, katenarian izandako arazoa konpondu ostean

EITB MEDIA

Gorabehera "akats puntuala" izan da, eta Euskotren autobus-zerbitzua eskaini zaie linea horretako erabiltzaileei Errenteria eta Herrerako geltokien artean.

  • Euskotreneko tren-unitate baten artxiboko irudia.

    Euskotreneko tren-unitate baten artxiboko irudia.

Euskotrenek Pasaiako geltokiaren eta Galtzarabordaren (Errenteria) artean duen zerbitzua berrezarri dute jada, ostiral goizean katenarian izandako arazoa konpondu ostean.

Euskotrenen hitzetan, 'Topoa', Hendaia eta Lasarte-Oria lotzen dituen Euskotrenen linea, bertan behera geratu da hiru orduz, eta 13:00ak aldera ekin diote berriro.

Euskotrenek autobusez garraiatzeko zerbitzua eskaini die erabiltzaileei matxurak iraun duen bitarte horretan.

Ostiral honetako 10:00etan, katenarian izandako gorabehera baten ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute ohiko zerbitzua. Hori dela eta, autobus-zerbitzua eskaini zaie erabiltzaileei.

Gertakaria "akats puntuala" izan da, Eusko Trenbide Sareko (ETS) iturrien arabera. Tren bat tunel batetik irteten ari zela gertatu da, eta, beraz, bidaiariek bidetik ibili behar izan dute Pasaiako geltokiraino zituzten 50 metroak.

Bide bakarreko zatia denez, tren-zirkulazioa etenda geratu da, bertaratu diren ETSko langileek katenaria aztertu eta konpondu arte, azaldu dutenez.