Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

30 urteko gizon bat hil da Beasainen, tren batek harrapatuta

EITB MEDIA

Jazoeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute. Ezbeharrak atzerapenak eragin ditu tren-zerbitzuan, Donostiarako noranzkoan.

  • Beasaingo tren-geltokiaren artxiboko irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA

    Beasaingo tren-geltokiaren artxiboko irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA

30 urteko gizonezko bat hil da igande goiz honetan Beasaingo tren-geltokian (Gipuzkoa), tren batek harrapatuta, Adifeko eta Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez. Jazoeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertaera 07:30ak aldera izan da, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.

Adifek jakinarazi duenez, tren-zerbitzua ez da eten, baina 20 minutu inguruko atzerapenak izaten ari dira Donostiarako noranzkoan.