Itxi

Gizartea

Trafikoa

Konpondu dira N-1eko arazoak, Villabonan zuhaitz bat erori ondoren errepidea itxita egon ostean

eitb media

Donostiako noranzkoan itxi behar izan dute, eta zirkulazioa herrigunetik bideratu dute, baina jada lortu dute bidea garbitzea.

0:23

Gaur goizean zuhaitz bat erori da N-1 errepidean Villabonan (Gipuzkoa), Donostiako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Errepidea erabat itxi behar izan dute Gipuzkoako hiribururako norabidean 08:05ak arte, eta zirkulazioa herrigunetik bideratu dute.

Ondoren, errepideko erreietako bat irekitzea lortu dute eta trafikoa normaltasunera itzultzen hasi da. 11:00etarako bidea guztiz irekita zegoen.