Itxi

Gizartea

BILBO

Bilboko San Inazio kiroldegiko estalkia erori da

EITB MEDIA

Bilboko Udalak ikerketa abiatu du teilatuaren zati bat erortzeko arrazoiak argitzeko. Zati handi bat erori arren, ez da inor zauritu.

0:43
Eroti den teilatu zatia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

San Inazioko kiroldegiko estalkia erori egin da ostiral honetan, baina ez da inor zauritu. 07:00etan jazo da, eta Bilboko Udalak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Radio Euskadin azaldu duenez, instalazio "nahiko berria da; ikusi beharko da zer gertatu den".

Kiroldegiaren sarreran dauden padel eta tenis pisten gainera erori da teilatu zatia, eta, ondorioz, ez erabiltzeko moduan utzi ditu. Gainerako instalazioak normaltasunez erabil daitezke, Bilboko Udalak eitb.eus-i jakinarazi dionez.