Itxi

Gizartea

Txirrindularitza

Itzulia Women 2023 lasterketak eragina izango du trafikoan ostirala eta igandea bitartean

EITB MEDIA

Garraio publikoa erabiltzeko deia egin die herritarrei Eusko Jaurlaritzak. Autoa hartu behar izatekotan, lasterketa igarotzen ez den tokietatik joatea aholkatu die, baita agenteen jarraibideei kasu egitea ere.

  • Itzulia Women 2023 lasterketak eragina izango du trafikoan ostirala eta igandea bitartean

    Itzulia Women 2023 lasterketak eragina izango du trafikoan ostirala eta igandea bitartean

Itzulia Women 2023 lasterketaren bigarren edizioa Etxebarriatik irtengo da datorren maiatzaren 12an, eta hiru egunez Euskal Autonomia Erkidegoa zeharkatu ostean, Donostiara iritsiko da bi egun geroago, maiatzaren 14an.

Eusko Jaurlaritzak segurtasun lantalde berezia ezarriko du egun horietan euskal errepideetan, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren presentzia handituz.

Trafiko aldaketak

Maiatzak 12, ostirala: 1. etapa, Etxebarria/Markina-Xemein

-BI-633. 09:45etik 10:30era. Markina-Ondarroa zatia.

11:30etik 12:30era. Markina-Ondarroa zatia.

-N-634. 12:00etatik 13:30era. Deba-Elgoibar. zatia.

-GI-638. 12:00etatik 12:45era. Ondarroa-Deba zatia.

-AP-8. 12:30etik 13:30era. Elgoibarko irteera, bi noranzkoetan.

Maiatzak 13, larunbata: 2. etapa, Gasteiz-Amurrio

-N-102. 09:30etik 10:30era. (Jundizko irteera, bi noranzkoetan).

-A-1. 09:30etik 10:30era. (Jungizko sarrera itxita, 346. irteera bi noranzkoetan).

-AP-68 09:45etik 10:45era. Pobeseko irteera. Bi irteeretan du eragina.

-A-625. 11:30etik 14:00etara. Urduña-Laudio.

-A-624. 12:15etik 13:30era. Zuaza-Amurrio eta Lezama-Amurrio zatiak.

Maitzak 14, igandea: 3. etapa, Donostia-Donostia

-GI-20. 14:00etatik 14:45era / 18:15etik 19:30era. Aiete-Añorga tunelaren zatia.

-GI-636. 16:15etik 18:30era. Irun-Pasaia zatia.

-AP-8. 16:45etik 18:30era. 11. irteera (Oiartzun), Bilbarako noranzkoan.

-N-638. 17:00etatik 18:15era. (Hondarribiko aireportua).

-N-634. 18:00etatik 19:30era. Aginaga-Usurbil zatia.

-AP-8. 17:15etik 19:15era. 33. irteera (Orio), Bilborako noranzkoan.

Gomendioak

Garraio publikoa erabiltzeko deia egin die herritarrei Eusko Jaurlaritzak. Autoa hartu behar izatekotan, lasterketa igarotzen ez den tokietatik joatea aholkatu die, baita agenteen jarraibideei kasu egitea ere.