Itxi

Gizartea

EUSKARA

Euskararen aurkako epaien kronologia judiziala: 15 ebazpen 2020tik

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA

Norbanakoek, sindikatuek edota enpresek jarritako salaketen ondotik etorri dira gehienetan epaileen erabakiak, eta argudioei erreparatuta, gogortzen joan dira, indarrean dagoen hizkuntza-eskakizunen sistema osoa zalantzan jartzeraino.

  • Argazkia: EITB Media

    Argazkia: EITB Media

OHARRA: Eduki honek grafiko interaktibo bat du. Ondo ikusteko, zabaldu esteka hau zure nabigatzailean

Euskararen aurkako epaiak bata bestearen atzetik ari dira heltzen, eta horien jarioa nabarmen ari da areagotzen. 2020. urtetik, administrazio ezberdinetan euskara eskakizuna baliogabetu duten 15 epai kaleratu dituzte, gutxienez, Hego Euskal Herriko auzitegiek.

Administrazioaren eta udalen hizkuntza-politikarako eskumena jarri du zalantzan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bere azken ebazpenetan, eta indarrean dagoen hizkuntza-eskakizunen sistema osoa jarri dute kolokan.

Foru Erkidegoan kaleratutako ebazpen gehienak, berriz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandakoak dira, eta denak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2019an plazaratutako sententzia irmo batean oinarritzen dira. Eremu mistoan eta ez-euskaldunean euskara meritu gisa hartzea baliogabetu zuen epai hark, neurri baztertzailea eta neurriz kanpokoa zela argudiatuta.

"Oldarraldi judizial" baten aurrean gaudela eta euskaldunen eskubideak urratzen ari direla salatu du behin eta berriz Euskalgintzaren Kontseiluak. Gaur, hain zuzen, agerraldia egin du erakunde horrek Bilbon, bere bazkideekin eta beste hainbat eragilerekin batera, eta mobilizazio sozialerako deia egin du. Hitzordua ere jarri dute mobilizazio horretarako: azaroaren 4n, manifestazioa Bilbon.

Ondorengoak dira 2020tik Hego Euskal Herrian euskararen aurka eman diren epaiak, berrienetik abiatuta.