Itxi

Gizartea

erasoak

Gizon bat atxilotu dute Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko mediku bati eraso egiteagatik

eitb media

Atxilotuak aurpegian ukabilkada bat eman zion larrialdi zerbitzuetan lanean ziharduen langileari. Gazteak aurrekari penalak ditu.

Foruzaingoak 26 urteko gizon bat atxilotu du Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko larrialdi zerbitzuetako langile bati erasotzeagatik. Gizonak aurrekari penalak ditu, eta bizileku jakinik ez. 

Langileak aurpegian ukabilkada bat jaso zuen, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Atxilotuari funtzionario baten kontrako atentatua egozten zaio. Biktimak salaketa jarriko du, eta lesioen partea aurkeztu.

Honakoa ez da kasu bakana, eta hala erakusten du bihar, maiatzak 9, Arrotxapea auzoko osasun-etxean deituta dagoen manifestazioak. Bertan, apirilaren 27an osasun-zentro horretako bi langilek pairatu zituzten erasoak salatuko dira.