Itxi

Gizartea

Trafikoa

Gizonezko bat hil da Ermuan izandako istripu batean

EITB Media

Ezbeharra gauerdia pasatxo jazo da, N-634an, AP-8rako sarbidea ematen duen biribilgunean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera eta errepideko hesiaren kontra joan da.

27 urteko gizonezko bat hil da bart Ermuan (Bizkaia) izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra 00:30ean jazo da, N-634 errepidean, AP-8rako sarbidea ematen duen biribilgunean eta Eibarko noranzkoan.

Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera eta hesiaren kontra joan da. Gidaria auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. 

Gaztea suspertzen saiatu badira ere, bertan hil da, eta baita harekin zihoan txakurra ere. 

Bizkaiko Trafiko Unitateak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.