Gizartea
Sanferminak, 2012
Horrela egin dugu sanferminetako hasieraren kontaketa, eitb.comen
Erredakzioa
12:00etan, Iñaki Cabases Nafarroa Baiko zinegotziak suziria bota du eta 204 orduko etengabeko jaiari hasiera eman dio.
12:15: Iruñeko biztanle eta bisitariak sanferminetako estreineko egunaz disfrutatzen ari dira. Jaiak datorren igandera arte iraungo du.
12:00: Sanferminak hasi dira, gora San Fermin!
11:55: Cabases balokian agertu da jada.
11:40: Ordu erdi baino gutxiago falta da txupina botatzeko
11:35: Murrizketak egon arren, 431 ekitaldi izango dira aurteko sanferminetan.
11:30: Jai-giroa nagusi Iruñean, txupinazoaren atarian
11:25: Udaletxeko plaza jendez gainezka dago.
11:20: Aurtengo sanferminetan 'riau-riau' ekitaldia berreskuratu dute, 16 urteko etenaldiaren ostean.
11:15: Eguraldi epela eta giro atsegina Iruñean.