Itxi

Gizartea

Duela hiru hilabete hil zen

Bilboko Udalak elkarretaratzea egingo du, Iñigo Cabacasen omenez

Erredakzioa

Datorren astelehenean, uztailaren 9an, Iñigo Cabacasen "omenez" elkarretaratzea deitu du Bilboko Udalak.

  • Hainbat pertsona, Cabacas hil zen lekuan loreak uzten. Argazkia: EITB

    Hainbat pertsona, Cabacas hil zen lekuan loreak uzten. Argazkia: EITB

Bilboko Udalak elkarretaratzea egingo du datorren astelehenean, uztailaren 9an, Iñigo Cabacasen; izan ere, Athleticeko gaztea hil zenetik hiru hilabete bete dira.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, Cabacasen senideak ere udaleko eskaileretan egingo duten ekitaldira gonbidatu dituzte. Horrez gain, herritarrei ere bat egiteko eskatu diete.

Joan den apirilaren 9an hil zen, Athletic-Schalke 04 partidaren ostean sortu ziren istiluetan jaso zuen Ertzaintzaren gomazko pilotakada baten ondorioz.