Gizartea
POLIZIA OPERAZIOA
Ia zazpi kilo lanperna atzeman dizkiote isileko arrantzale bati Hondarribian
EITB MEDIA
Antza, hainbat arau urratu ditu: legeak baimentzen duena baino kopuru handiagoa zuen, ez zuten onartutako gutxieneko neurria (40 mm) eta sasoiz kanpo ari zen arrantzan.
-
Hondarribia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Carlos Muñoz
6,8 kilo lanperna atzeman zizkion ostiralean Guardia Zibilak isileko arrantzale bati Hondarribian, Jaizkibelgo labarretan. Legeak baimendutakoa —500 gramo egunean— baino kopuru handiagoa izateaz gain, ez zuten onartutako gutxieneko neurria (40 mm).
Horrez gain, sasoitik kanpo ari zen arrantzan. Maiatzetik urrira bitartean harrapatu ahal dira lanpernak, betiere, horretarako lizentzia izanda.
Arau-haustearen agiria Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Zuzendaritzara igorri dute, eta atzemandako lanpernak, berriz, Gipuzkoako ongintzazko zentro baten esku utzi dituzte.