Gizartea
GERTAKARIA
Txirrindulari bat hil da Legution furgoneta batek harrapatuta
EITB MEDIA
68 urteko gizonezkoa da hildakoa. Istripua 12:00ak aldera izan da N-240 errepidean, eta bertaratutako osasun-langileek txirrindulariaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
68 urteko txirrindulari bat hil da astelehen honetan Legution, N-240 errepidean, furgoneta batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripua 12:00ak aldera izan da, eta bertaratutako osasun-langileek gizonezkoaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Egun beltza gaur Arabako errepideetan. Txirrindulariaz gain, kamioilari bat hil da goizean goiz AP-68an, Zambranan (Araba). Kamioia errepidetik atera, eta 39 urteko gizona kamioiaren barruan harrapatuta geratu da.