Gizartea
TRAFIKOA
Errei bat ireki dute Bergaran, Eibarko noranzkoan, AP-1 autobideko tunel bateko sabaitik kableak erori ostean
EITB Media
Bien bitartean, GI-627 errepidetik bideratu dute trafikoa.
-
AP-1 autobidea. Argazkia: trafikoaEJGV
AP-1 autobideko tunel bateko kableak erori dira, eta, ondorioz, autobidea itxi behar izan dute Bergaran, Eibarko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Gertakaria 06:45ean gertatu da, eta 08:00etarako, erreietako bat zabaldu dute.
Bien bitartean, GI-627 errepidetik bideratu dute trafikoa.