Gizartea
SUTEA
Tuvisako autobus bat kiskalita geratu da Gasteizen
EITB MEDIA
Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, inork ez du minik hartu. Sutea piztu denean autobusean gidaria bakarrik zegoen, eta bere kabuz ateratzea lortu du.
-
Gasteiz, gaur goizean. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak
Tuvisa Gasteizko hiri barruko autobus konpainiaren autobus bat guztiz kiskali da gaur goizean, Zabalgana auzoan, Giza Eskubideen hiribidean. Ez da inor zauritu.
Arabako hiriburuko suhiltzaileek jakitera eman dutenez, 08:00ak inguruan piztu da sua. Gidaria bakarrik zihoan ibilgailuan, eta bere kabuz atera da.
Antza, inguruan aparkatuta zegoen auto bat kaltetu du suak.
Hiribus ¿ ¿ sutea. Sin pasajeros y con conductor ileso. Daños en un turismo cercano. pic.twitter.com/nQQ8pqw4i2
— Bomber@s Gasteiz (@Bomberos_VG) April 10, 2023