Gizartea
UDABERRIA
Gurean erein eta hazitako landareak, udaberrian gehien saltzen direnak
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Hasi dira Euskal Herriko leiho eta balkoiak kolorez apaintzen. Sasoi honetan, landareek protagonismo berezia hartzen dute. Udaberrian saltzen diren landareak, baina, non ekoitzitakoak dira? Aduna Gardeneko Loli Seinengana eta Lorezaintza Zentroen Espainiako Elkartera jo dugu.
Euskal Herriko etxeko leiho, balkoi eta baserrietako atariak lorez apaintzen hasi dira udaberria iristearekin batera. Landare haztegietan saltzen diren landare gehien-gehienak gurean ekoitzitakoak dira, baina atzerritik ere asko ekartzen dira garai honetan. Landare bakoitzaren ezaugarrien araberakoa da hori.
Lorezaintza Zentroen Espainiako Elkarteak emandako datuen arabera, udaberrian saltzen diren kanporako landareen % 80 Espainiako Estatuan hazitakoak dira. Badira berotasun handia behar izaten dutenak, eta horiek kanpotik ekartzen dira, Herbehereetatik, Italiatik eta Espainiatik (Alacantetik, Kataluniatik edo Almeriatik, kasu).
Nondik datoz EAEn saltzen diren landareak?
Martxoan, apirilean eta maiatzean saltzen da landare gehien. Aipatutako iturriak azaldu duenez, Hego Euskal Herrian pertsonako 36 euro gastatzen dira urtean; Europan, berriz, 40-45 inguru. Horien hitzetan, azken urteetan hazi egin da gazteen artean landareen salmenta, batik bat 25-30 urteko gazteen artean (% 18 gehiago).
Zenbat gastatzen dugu landareak erosten?
Loli Sein Aduna Gardeneko arduradunaren esanetan, ahal duten heinean hemen hazitako landarea saltzen saiatzen dira. Badituzte, ordea, Alacantetik, Kataluniatik edota Herbehereetatik ekartzen dituztenak. Gehien saltzen diren landareak, berriz, loradunak dira: geranioak, alegriak, petuniak…
Landareren bat erosi nahi dituztenentzako aholkuak eman ditu Seinek.