Gizartea
Istripu larria
Hiru pertsona hil dira, horietako bi Sestaokoak, Kantabrian ibilgailu batek harrapatuta
Agentziak | EITB Media
Biktimak 42 urteko emakume bat eta 19 urteko seme haren semea dira, biak sestaoarrak. Inguru horretan beren familiako beste kide batzuekin paseatzen ari ziren. Hirugarren hildakoa 68 urteko beste emakume errioxar bat da.
Hiru pertsona, horietako bi Sestaokoak, hil dira gaur CA-433 errepidean, Suesan (Ribamontan al Mar, Kantabria), errepidetik atera den ibilgailu batek harrapatuta.
Biktimak 42 urteko emakume bat eta 19 urteko seme haren semea dira, biak sestaoarrak. Inguru horretan beren familiako beste kide batzuekin paseatzen ari ziren. Hirugarren hildakoa 68 urteko beste emakume errioxar bat da.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez, ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, aipatutako errepidearen 0,6 kilometroan. Bertan, gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du eta errepidetik atera da, bidetik gertu oinez zihoazen hiru pertsona horiek harrapatuz.
Bertaratu direnean, medikuek bi pertsonaren heriotza baieztatu dute, eta hirugarren bat egoera kritikoan zegoen. Ospitalera eraman dute, baina minutu batzuk geroago hil da.