Gizartea
Indarkeria matxista
Gizon batek alabari eraso dio emazte ohiaren etxean, Eguesibarren, urruntze agindua hautsita
M. D. | EITB Media
Bikotekide ohiak etxetik ihes egin zuen, beste bi seme-alabekin. Gizona ospitalean dago, bigarren pisutik amildu ostean.
Gizon bat emazte ohiaren etxera joan da, urruntzeko agindua hautsita eta alabari labanaz eraso dio, Eguesibarren (Nafarroa). Ondoren, ustezko erasotzailea bigarren solairutik amildu da. Emazte ohiak etxetik ihes egin du beste bi seme-alaba adingabeekin.
Zauritutako alaba Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute anbulantzian. Foruzaingoak eta Eguesibarreko Udaltzaingoak bertan artatu dituzte emakumea eta beste bi seme-alabak.
Gizona ere ospitalean dago, zaurituta.