Euskaldunen portzentajeak behera egiten jarraitzen du Ipar Euskal Herrian
Euskaldunen proportzioak behera egiten jarraitzen du Ipar Euskal Herrian. 2016tik (% 20,5) lau hamarren egin ditu atzera euskaldunen portzentajeak, iaz biztanleen % 20,1 baitziren. Bilakaera are kezkagarriagoa da 1996ko datuekin alderatuta; izan ere, orduan herritarren % 26,4 euskaldunak ziren.
VII. Inkesta Soziolinguistikoak Ipar Euskal Herrian eskainitako datuak aurkeztu dituzte Baionako Kaserna Ttipian. CODHA enpresak 16 urtez gorako 2.000 pertsonari elkarrizketa telefonikoak egin zizkien Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan, 2021eko azarotik abendura. Euskara gaitasuna, transmisioa, erabilera eta hizkuntzarekiko jarrera aztertu dituzte inkestan.
Adin tarteka, azken 20 urteetan euskaldunen galera nabaria izan da 65 urtez gorakoen artean, baita 50-64 eta 35-49 tarteetan ere, hurrenez hurren, % 9,8, % 10,5 eta % 7,9 gutxiago baitira. Gazteen artean, aldiz, alderantzizko bilakaera izaten ari da. Horrela, 25-34 eta 16-24 adin tarteetan euskaldunen kopuruak gora egin du 2001etik 2021era, % 5,1 eta % 9,3 egin dute gora, hurrenez hurren.
Lurraldeka edo eskualdeka, Baionak, Angeluk eta Biarritzek (BAM) osatzen duten hirukian euskaldunak edo euskaldun hartzaileak herritarren % 14,6 baino ez dira. Hirukia kanpoan utziz gero, Lapurdin % 33,9 soilik dira gai euskara hitz egiteko edo ulertzeko. Nafarroa beherean eta Zuberoan, ostera, biztanleen gehiengoak hitz egin edo ulertzen du, % 61,3k. Hala ere, eremuka euskaldunen portzentajea pixkanaka-pixkanaka behera egiten ari da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan.
Euskararen erabilerari dagokionez, 2016tik bi hamarren behera egin du Ipar Euskal Herrian. Euskara frantsesa beste edo gehiago eta euskara frantsesa baino gutxiago erabiltzen dutenak gehituta, 2016an % 18,3 ziren; 2021an, aldiz, % 18,1. Gainera, azken 20 urteetako joera aztertuz gero, bilakaera kezkagarriagoa da; izan ere, 2001ean % 21,7k erabiltzen zuten euskara.
Irakaskuntza ereduei buruz, 2011ko datuekin alderatuta (% 18,6), euskaraz (frantsesa irakasgai) aukeratzen dutenen kopuruak behera egin du % 16,5era. Eredu elebidunak, aldiz, (frantsesez eta euskaraz) ikasleak irabazi ditu, % 33,6tik % 37,5era pasa da, baita euskara irakasgai soilik duenak ere (% 23,6tik % 25,4ra). Frantses hutsean ikasteko hautuak behera egin du: 2011an % 20k aukeratzen zuten, iaz % 15 izan ziren.
Azkenik, euskarekiko jarrerari dagokionez, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan herritarren % 36,6 euskara sustatzearen aldekoak dira, baina gehiengoa (% 49,2) ez alde ez kontra dago. Gutxiengo bat (% 14,5) hizkuntza bultzatzearen aurka dago. Bestalde, euskararekiko interes handia ala oso handia dute biztanleen % 60,5ek. Aitzitik, % 38,4k zertxobait, interes txikia edo batere ez dute.
Albiste gehiago gizartea
Urduritasuna nagusi Bilbon, Marijaia noiz iritsiko zain
19:00etan egingo diote harrera Bilboko jaietako erreginari, Arriaga Antzokiko balkoian. Txupinarekin batera lehertuko dira jaiak, eta handik ordubetera irekiko dute txosnen esparrua.
Lodosako langile bat hil da Bartzelonako Ebroko lantegian
Langilea asteartean hil zen, eta enpresak "doluminak" helarazi dizkie haren senide eta lagunei. Lodosa Kirol Elkarteak ere doluminak eman dizkie haren ingurukoei, elkarteko jokalari ohia baitzen.
Araban, Erriberagoitiko hainbat herrik basoa garbitu eta segurtasun perimetroa egin dute etxebizitzen inguruan
Lasierra Erriberagoitian (Araba) artadiz inguratutako herri bat da, dozena bat biztanlekoa. Orain dela bi urte, hiru hektareako segurtasun perimetroa egin zuten. Aldundiaren dirulaguntzarekin, astebetez zortzi langilek basoa garbitu zuten. Lan horiek mantentzeko, ordea, ganadua eta artzainak beharrezkoak direla adierazi dute herritarrek.
Juan Mari Aburtok Aste Nagusi zirraragarri, aske eta seguru baten alde egin du
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok herritarrek Aste Nagusiaz askatasun eta segurtasun giroan gozatzea nahi du. Horren arabera, Jai Batzordea ikuspuntu ezberdinak batzeaz arduratzen da, "munduko jairik onenak" izateko. Gainera, errespetua eta bizikidetza eskatu ditu, Aste Nagusiaz harmonian gozatzeko.
40 ºC-tik gorako tenperaturak izan dira Zornotzan, Iurretan, Bilbon eta Arrasaten
Bero itogarriak ez du etenik emango asteburuan. Hala ere, alerta laranjak Arabara eta Nafarroara mugatuko dira.
Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian parte hartzen ari zen gizon bat hil da
Igerilariak geldialdi kardiobaskularra izan du uretan, eta Kontxako hondartzara eraman dute. Larrialdi zerbitzuko kideak gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea.
Juan Mari Aburtok ohorezko aurreskua dantzatu du aurten ere
Urtero bezala, Bilboko alkateak ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñako Ama Birjinaren egunean. Beroa handia izan bada ere, alkateak ez du hutsik egin nahi izan.
Sei egunez aktibo egon den Zarrakazteluko baso-sutea, itzalita
Astelehenera arte ez zen lortu asteazkenean kontrolpean izan zuten sua inguratzea eta egonkortzea. Nafarroan sute-arriskua oso handia edo muturrekoa da oraindik.
Asteazkenetik desagertuta zegoen gizon baten gorpua aurkitu dute Legazpin
07:00ak baino lehentxeago, Legazpin gorpu bat agertu dela jakin du Ertzaintzak. Deba Urolako ertzain-etxeko agenteak eta mediku bat bertaratu dira, eta hilda zegoela baieztatu dute. EITBk jakin duenez, hilketa bat izan daiteke.
Bi atxilotu Bilboko diskoteka baten irteeran izandako borroka jendetsu baten ondorioz
Hogeita hamar bat pertsonak parte hartu dute gertakarietan. Osasun-langileek ospitalera eraman dituzte zaurituak, horietako bat atxilotu gisa.