Gizartea
Kontrola
Gizonezkoen sexu grina indartzeko 2.000 pilula atzeman dizkiote bidaiari bati Bilboko aireportuan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diote maletan pilulak zeramatzan bidaiariari (Brasildik zetorren), baina ez dute atxilo hartu.
-
Sexu grina indartzeko pilulak atzeman dituzte Bilboko aireportuan. Argazkia: Guardia Zibila
Guardia Zibilak gizonezkoen sexu grina indartzeko 2.000 pilula atzeman dizkio bidaiari bati Bilboko aireportuan.
Martxoaren hasieran egindako kontrol batean aurkitu zizkioten pilulak Brasildik iritsitako bidaiari horri. Deklaratu beharreko ezer ez zeramala esan zuen aduanan, baina fakturatutako maleta baten barruan 2.000 pilula atzeman zizkioten agenteek.
Botikak kendu, eta osasun publikoaren aurkako delitua egotzi zioten, atxilo hartu ez bazuten ere.