Gizartea
Nafarroa
Gizon bat atxilotu dute Barañainen, sexu erasoa egotzita
EITB Media
Erasoa jasan zuen emakumeak gertatutakoa Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan salatu ondoren atxilotu zuten. Foruzaingoak zabalik du ikerketa.
Foruzaingoak gizon bat atxilotu zuen larunbat honetan Barañainen, ustezko sexu eraso delitua egotzita, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko (NUO) Larrialdi Zerbitzuan emakume batek salatu ostean ezagun batek sexu harremanak izatera behartu zuela bere borondatearen aurka.
Gertakariak ostiral gauean jazo ziren. Atxilotuak eta biktimak Iruñeko ostalaritza lokal batean egin zuten topo, ezagun talde batekin batera, eta, Barañaingo etxebizitza batean amaitu zuten gaua, ustezko sexu erasoa gertatu zen lekuan.
Emakumeak NUOko Larrialdi Zerbitzura jo zuen larunbat goizean, gertatutakoa salatzeko, eta sexu erasoen aurreko protokoloa aktibatu zuten orduan.
Noticias de Navarra egunkariak jakitera eman duenez, Foruzaingoak zabalik du ikerketa, eta ustezko erasotzailea, larunbatean gertakarien berri izan ostean atxilotu zutena, epailearen esku gelditu zain dago.