Itxi

Gizartea

Iruzurra

Crowdfunding kanpaina hasi du Getxo Rugbyk, 22.800 euroko iruzurrari aurre egiteko

EITB MEDIA

Apirilaren 16ra arte egongo da indarrean kanpaina, eta horrekin dirulaguntzak jaso nahi dituzte, talde guztiek partiduak jokatzen jarrai ditzaten.

  • Getxo Rugby

    Getxo Rugby

Getxo Rugby taldeak crowdfunding kanpaina abiatu du, iaz jasandako 22.800 euroko iruzurrari aurre egiteko. Apirilaren 16ra arte egongo da indarrean kanpaina, eta horrekin dirulaguntzak jaso nahi dituzte, talde guztiek partiduak jokatzen jarrai ditzaten.

Dirudienez, 2022ko irailean 22.800 euroko ordainketa egin zion taldeak hornitzaile bati, baina prozesu horretan iruzurgile batek kontua hackeatu eta dirua lapurtu zien. 

Taldea diruz lagundu nahi dutenek horretarako propio sortu duten webgunean egin dezakete ekarpena.