Itxi

Gizartea

Turismoa

10 leku Aste Santuan ikusteko, Euskaditik irteten ez bazara

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Zerbait desberdina egin nahi duzu Aste Santuan, baina Euskaditik irten gabe? Hemen dituzu plan berezi batzuk gertuko ihesaldi baterako.

  • Turismoa Euskadin. Argazkia: EITB Media.

    Turismoa Euskadin. Argazkia: EITB Media.

Lur magiko eta enblematikoa izanik, Euskadik istorio amaigabeak, mila koloreko natura, milaka urteko kultura, gastronomia propioa eta esperientzia paregabeak eskaintzen dizkie bidaiariei, berez nabarmentzen diren espazio ahaztezinak eta txoko ikusgarriak.

Halarik ere, oraindik badira gune tipikoez haraindiko txokoak. Izan ere, gero eta gehiago dira esperientzia desberdinak eskaintzen dituztenak, milaka pertsona liluratzen eta harrapatzen dituzten ibilbide turistikoetatik kanpo. Aste Santua ate joka dugula, heldu da leku berriak ezagutzeko eta esperientzia berriak bizitzeko abenturan murgiltzeko unea.

Hainbat plan proposatuko dizkizuegu, Aste Santuan gertuko ihesaldi batez gozatzeko:

1. Espeleologia Mairuelegorreta kobazuloan: Kultura, misterioa eta espeleologia nahasten dira labirinto honetan, Gorbeia mendiaren erraietan, apirilaren 7an, Muruan (Zigoitia), 09:00etan.

2. La Cabaña Pottery & Plants: Ariketa fisikoa zeramika tailerrekin eta landareen hazkuntzarekin, mendietara begira, birgaitutako baserri batean. Yoga jarduera apirilaren 4an eta 11n Sarrian (Zuia).

3. Aisialdia eta abentura Mendexa Abentura Parken: Gozatu zuhaitzetako abentura-baso batez, goialdeko erronka eta emozioekin, adin guztientzako zirkuituekin.

4. Oleoturismoa Araban: Bisita gidatua, dastatze maridatua, museoa eta esperientziaz beteriko eguna pasatzeko aukera izango duzu Arabako Errioxan. Kalitate handiko olibadi-olio birjina estra sortzen duten ehun urteko olibondoak ezagutuko dituzu.

5. Ibilbide turistikoa eta ginkana digitala Portugaleten: Udalerria joko-taula bihurtzen da, mugikorra jolasteko tresna da, hainbat enigma asmatzen saiatu behar duzu, udalerriko ondare kultural, tradizional eta gastronomikoa ikasten duzun bitartean.

6. Getxoko Flyscha gaueko begirada batetik: Flyscharen jatorria ezagutzeko esperientzia gauean murgilduta, itsaslabarrak argi batekin esploratuz.

7. Artzain bihurtu egun batez: Gorbeian oraindik bizirik dirauen milaka urteko lanbide hau deskubri dezakezu. Artaldeak gidatzen dituzten txakurrekin, Gorbeiako gazta goxoa egiteko esnea ematen duten ardiekin eta tradizioa hiltzen uzten ez duten pertsonekin.

8. Burdinaren harana: Euskal Herriko burdinaren historia bertatik bertara bizi, Lenbur Lurralde Museoan.

9. Gozatu ermitekin: Ezagutu ermiten ibilbidea, Gipuzkoan paregabeak diren paisaiez disfrutatzeko aukera ematen duena.

10. Sentitu zaitez Indiana Jones egun batez Irugurutzetako meatzeetan: Jantzi kaskoa eta gozatu erromatarrak ustiatzen hasi ziren meatze hauen historiaz.