Itxi

Gizartea

EZBEHARRA

Gizon bat larri zauritu da trenak harrapatuta, Sestaon

EITB MEDIA

Gertakaria 06:15 aldera jazo da, Galindoko geltokian. Ondoren, trenen joan-etorria etenda egon da pare bat bat orduz. Ertzaintzak ikerketa ireki du zer gertatu den argitzeko.

Gizon bat larri zauritu da goizean goiz Sestaoko Galindo geltokian, tren batek harrapatuta. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute, politraumatismoekin.

Segurtasun Sailak Europa Pressi jakinarazi dionez, istripua goizeko 06:15ean gertatu da, konboia geltokira sartzen ari zen unean. Orduan harrapatu dute gizona, oraindik ikertzen ari diren inguruabarrengatik.

Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta gizona, politraumatismoekin zaurituta, Gurutzetako ospitalera eraman dute. Istripuaren ondorioz, tren zirkulazioa etenda egon da trenbide horretan, goizeko seiak eta laurdenetatik zortziak arte.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.