Itxi

Gizartea

ISTILUAK

Hiru pertsona atxilotu zituzten Donostian, Reala-Erroma partidaren aurretik izandako istiluetan

EITB MEDIA

Europako Ligako partida hasi baino ordu eta erdi lehenago, Realeko eta Erromako zaleen artean istiluak izan ziren, Reale Arena estadioaren inguruan.

  • Donostia, atzo

    Donostia, atzo

Hiru pertsona atxilotu zituzten, atzo arratsaldean Donostian, Reala-Erroma partida hasi aurretik bi taldeetako zaleen artean izandako istiluetan. 19 eta 31 urte arteko hiru gizonezko dira atxilotuak, eta desordena publikoak eta agintarien aurkako atentatua leporatzen diete.

19:30 aldera, hainbat pertsonak objektuak eta bengalak jaurti zituzten Erromako zaleak zeramatzaten autobusen aurka.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istiluak Madril etorbidean hasi ziren, eta Reale Arena ingurura zabaldu ziren gero. Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko agenteak bertaratu ziren.