Gizartea
Murrizketak Osasun arloan
Finantziazio publikoa jasoko ez duten sendagaien zerrenda
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak 440 milioi euro aurreztu nahi ditu hemen jaso ditugun sendagaiei diru-laguntzak kenduta.
-
Finantziazio publikoa jasoko ez duten sendagaien zerrenda. Argazkia: EITB
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak 440 milioi euro aurreztu nahi ditu sendagai batzuei finantziazio publikoa kenduta. Hemen jaso dugu diru-laguntza gehiago jasoko ez duten sendagaien zerrenda:
-Gehiegizko jario gastrikoaren kontrako tratamendua:
Aluminioarekin egindako konposatuak. Hau da, azidoaren kontrako sendagaiak, Almaxa tarteko.
-Idorreriaren kontrako tratamendua:
Bolumena sortzeko laxanteak, laxante osmotikoak, opiazeoen aurkakoak (opiazeo periferikoen hargailua).
-Beherakoaren kontrako tratamendua:
Fortasec eta antzeko sendagaiak (loperamida).
-Migrainaren kontrako tratamendua:
Migraina arinaren kontrako ohiko tratamendua, Ergoten alkaloideak (ainoa).
-Adinari lotutako kognizio arazoen kontrako tratamendua:
Hodi-zabaltzaile periferikoak (vicamina, vinburmina, buflomedil, naftidrofurilo), piracetam, pirisudanol, deanol estereak, ginko folium aterakina.
-Hemorroideen kontrako tratamendua:
Kortikoideak (flucinolona, beclometasona). Synalar eta antzeko pomada.
-Barize eta hemorroideen kontrako tratamenduak:
Bioflavonoideak (diosmina, troxerutina, hidrosmina, rutosido escina). Hau da, Venoruton pilulak.
-Haur-oihalek eragindako dermatitisaren aurkako tratamenduak:
Miconazol gutxi duten pomadak.
-Psoriasiaren aurkako tratamenduak:
Kalaguala-estraktua.
-Birosi topikoen edo azaleko birosien aurkako tratamenduak:
Idoxuridina, tromantadina, aciclovir, podofilotoxina, imiquimod. Horrenbestez, dermatosiaren, larruazaleko lesioen eta infekzio birikoen aurkako tratamenduak. Batzuk, inportanteak, hala nola kodiloma pilatuak, sexu-transmizioko gaixotasun bat.
-Kolpe baten ondorioz sortutako hanturen aurkako tratamenduak:
Hanturaren kontrako tratamendu topiko ez esteroideoak (etofenematoa, piroxicam, ketoprofeno, diclofenaco, azido niflumicoa, suxibuzona, indometacina, aceclofenac, fenilbutazona, bencidamina mabruprofeno, desketoprofeno, piketoprofeno, fepradinol). Hau da, Voltaren, Fastum eta Calmatel pomadak.
-Antsietate arinaren aurkako tratamenduak:
Passiflora eta crataebus, oxitriptan.
-Sudurraren lehortasunaren aurkako tratamenduak:
Mucoliticoak (acetilcisteina, bromhexina, carbocisteina, mesna, ambrosoli, sobrerol). Asko hotzeriaren aurkako tratamenduak dira.
-Eztularen aurkako tratamenduak:
Kodeina eta deribatuak (noscapina, dextrometorfano, dimemorfano, dihidro kodeina). Hainbat xarabe, Bisolvonek kasu, dextrometarfanoa dute oinarri.
-Begien lehortasunaren aurkako tratamenduak:
Malko artifizial carmelosadunak.
-Hantura reumatoide arinen aurkako tratamenduak:
Diacereina. Belauneko artrosiaren aurkako produktuak.
-Dislipemia arinen aurkako tratamenduak:
Omega 3 triglizerioak. Triglizedioen gaixotasun arinen aurkako tratamenduak (Omecor, adibidez).
-Hotzeriarekin edo gripearekin lotutako sudur-kongestioaren aurkako tratamenduak:
Sendagai sinpatikomimetikoak (pseudoefedrina, fenilefrina).