Gizartea
Confebask
EAEk pandemiaren aurretik baino % 0,4 enpresa gutxiagorekin itxi du otsaila, eta % 1,4 autonomo gutxiagorekin
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Confebaskek helarazitako datuen arabera, otsailean 57.632 enpresa izan dira, urtarrilean baino 177 gehiago eta 2020ko otsailean baino 1.259 gutxiago. Autonomoei dagokienez, datuak ez dira oso positiboak, % 1,4ko jaitsierarekin.
-
Industriala izan da otsailean gehien hazi den sektoreetako bat. Artxiboko irudia.
Euskadik 57.632 enpresarekin itxi du aurtengo otsaila, urtarrilean baino 177 gehiago eta pandemiaren aurreko urtea baino 1.259 gutxiago, Euskal Enpresarien KonfederakuntzaK (Confebask) jakinarazi duenez. Autonomoei dagokienez, enpresa-erakundeak zehaztu du pandemia aurretik baino 2.400 gutxiago daudela oraindik, nahiz eta kopuru orokorrak gora egin.
Confebaskek 2023ko otsailean bildutako enpresa-datuak helarazi ditu. Datuak argiak dira: enpresen kopuruak gora egiten jarraitzen du, baina pandemiaren aurreko datuetatik urrun.
Zehazki, 57.632 dira otsailean Gizarte Segurantzan izena eman duten euskal enpresak, urtarrilean baino 177 gehiago. 2020ko datuekin alderatuz gero, 208 enpresa gutxiago egongo lirateke oraindik, horrek % 0,4ko jaitsiera ekarriko luke.
Sektoreak kontuan hartuz, eraikuntza eta zerbitzuen sektoreak izan dira hazi egin direnak; aldiz, industria sektorearena jaitsi. Hala ere, datu positiboak ere badira. Izan ere, pandemian galdutako enpresen % 40 berreskuratu dira.
Autonomoak, maldan behera
Confebaskek bildutako datuek Euskadiko autonomoen egoera ere zehaztu dute, eta horiek ere ez dira bereziki pozgarriak. Guztira, 24 autonomo gehiago izan dira aurtengo otsailean, 167.845 guztira, pandemiaren aurreko urteetan baino 2.400 gutxiago. Datu horiek % 1,4ko beherakada ekarri dute.