Gizartea
Zirkulazio istripua
45 urteko gizon bat hil da Ermuan, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda
AGENTZIAK | EITB Media
Ezbeharra N-634 errepidean jazo da. Ordu horretan, furgoneta batek eta lur orotarako ibilgailu batek talka egin dute, aurrez aurre.
Berrogeita bost urteko gizon bat hil da gaur Ermuan jazotako istripu baten ondorioz.
Ezbeharra N-634 errepidean jazo da, 09:30ean. Ordu horretan, furgoneta batek eta lur orotarako ibilgailu batek talka egin dute, aurrez aurre, eta lau pertsona zauritu dira horren ondorioz. Horietako bat, furgonetako gidaria hain zuzen ere, ospitalean hil da, ondoren.
Suhiltzaileek bi pertsona atera behar izan dituzte ibilgailuetatik, eta errepidea bi ordu baino gehiago itxita izan da.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua zerk eragin duen argitzeko.