Gizartea
Osasuna
Gripe kasuek goia jo dute EAEn otsaileko azken astean
EITB MEDIA | AGENTZIAK
100.000 biztanleko 2.119.5 gripe, covid-19 eta bronkiolitis kasu atzeman dituzte 0 eta 4 urte bitarteko haurretan, otsailaren 20tik 26ra.
-
Emakume bat gripearen aurkako txertoa jasotzen. Artxiboko argazkia .EFE
Gripe kasuek goia jo dute Euskal Autonomia Erkidegoan otsaileko azken astean. Hain zuzen ere, 100.000 biztanleko 42,76 kasu atzeman dituzte otsailaren 20tik 26ra, eta hiru lurraldeetan egin du gora intzidentziak, Osasun Sailak jakitera eman duenez.
Eusko Jaurlaritzaren Beheko Arnasbideetako Infekzioen zaintza sareak argitaratu du txostena. Horren arabera, gripea, covid-19a eta bronkiolitisa batzen dituen tasa 100.000 biztanleko 531,9 kasuan zegoen iragan astean. Gipuzkoan 611,3 kasu atzeman zituzten 100.000 biztanleko, Bizkaian 499,6 eta Araban 470,8.
Tasarik altuena 0 eta 4 bitarteko umeetan atzeman zuten. 100.000 biztanleko 2.119.5 gripe, covid-19 eta bronkiolitis kasu atzeman zituzten.
Bronkiolitis kasuek, aitzitik, behera egin zuten hiru lurraldeetan, aurreko asteko datuekin alderatuta.