Itxi

Gizartea

EITB Maratoia

EITB Maratoiaren laguntza jasoko duten alzheimerraren inguruko zortzi ikerketa proiektuak

M. D. | EITB Media

2021eko maratoi solidarioak milioi bat euro baino gehiago emango dizkie sei zentrotan garatzen ari diren zortzi ikerketa lerrori, Alzheimerren gaixotasunaren diagnostikoa hobetzeko eta tratamenduan aurrera egiteko.

1:41
Miren Altuna.

Alzheimerraren gaixotasunaren inguruko zortzi proiektu gauzatzen dituzten sei ikerketa zentrok 1.104.477 euroko laguntza jasoko dute, EITB Maratoiaren eskutik. 2021ean, buruko gaitz horretara bideratu zuen bere kausa.

Zortzi proiektuek dementzia mota horren alderdi desberdinak ikertzen dituzte, diagnostiko eta tratamendu hobeak lortzeko asmoz. Honakoak dira EITB Maratoiak finantzatutako lineak:

Alzheimerra.
Alzheimerra.

Alzheimerra.

Alzheimerra.
Alzheimerra.

Alzheimerra.
Alzheimerra.

Alzheimerra.

Beka horiek esleitzea Eusko Jaurlaritzaren menpeko BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioari dagokio. Marian Ibarrondok, Osasun Saileko alor horretako zuzendariak, azpimarratu duenez, diru hori "gaixotasun honetan ezagutza handiagoa sortzeko bultzada izango da, diagnostiko goiztiarra egin ahal izateko eta pertsonengana iristeko tratamendu erreal bihurtzeko".