Itxi

Gizartea

EITB DATA

Emakumeek unibertsitatea lehenesten dute, eta % 39k bakarrik hautatzen dute Lanbide Heziketa

E. G. | EITB MEDIA

EAEko unibertsitateetan ikasleriaren gehiengoa dira (% 54). Gainera, 80ko hamarkadatik hirukoiztu egin da unibertsitateko ikasketak dituzten andrazkoen ehunekoa.

  • Grafikoa: EITB

    Grafikoa: EITB

Azken urteotan, nabarmen hobetu da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) emakumeen ikasketa maila. Unibertsitatean, eurak dira nagusi (% 54), eta 90eko hamarkadatik gizonei aurrea hartuta daude ikasketa mota horietan. Lanbide Heziketan, aldiz, leku apalagoa dute, eta ez dira erdira iristen —% 39,2—. Emakumeek zer ikasten duten eta non lan egiten duten argitu nahi izan du EITB Datak, eta horixe da, hain justu, ikasketen harira, ateratako ondorio aipagarriena. 

Unibertsitate titulua duten andrazkoen portzentajea modu esponentzialean handitu da 80ko hamarkadatik. Duela 30 urte, unibertsitate ikasketak zituzten emakumeak % 15 baino ez ziren, baina 2020an, halako hiru ziren (% 46). Gizonen artean, ordea, ez da joera hori atzeman, eta 1986tik % 12 baino ez da igo. Are gehiago, azken hamarkadan ez da aldatu unibertsitatearen aldeko hautua egiten duten gizon gazteen kopurua. 

Grafikoa: EITB Media

Grafikoa: EITB Media

Emakumezkoek gehien aukeratzen dituzten unibertsitate ikasketei dagokienez, hezkuntza alorrekoak, ingeniaritzak eta ADE (enpresen administrazio eta zuzezendaritza daude.

EITB

EITB

Kontrara, Lanbide Heziketako argazkia alderantzizkoa da: 10 ikasletik 6 gizonezkoak dira, LH baita euren lehen ikasketa aukera; horien % 33k hautatzen dituzte Lanbide Heziketako ikasketak, eta % 29k, berriz, unibertsitate mailakoak. 

Azken 20 urteotan, prestakuntza zikloak aukeratu izan dituzten andrazkoen portzentajea % 40 ingurukoa izan da, 2018tik pixka bat behera egin badu ere. 

LHko graduren bat hautatzen dituzten emakume gehienek genero estereotipoak nagusi diren graduetan ematen dute izena, lanpostu bat lortzeko aukera gutxien dituztenak, gainera.

Grafikoa: EITB Media

Grafikoa: EITB Media