Gizartea
SUTEA
Itzali dute Donostiako Alde Zaharrean berpiztu den sutea
EITB MEDIA
Haizeak berpiztu egin du igande gauean Alde Zaharreko jatetxe batean hasi zen sua. Ez da inor zauritu, baina familia batetik etxetik kanpo igaro du gaua.
Igande iluntzean Donostiako Alde Zaharrean piztutako sua berpiztu egin da astelehen goizean, baina dagoeneko itzali dute Donostiako Udalak jakinarazi duenez. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.
Garrak 20:30ean piztu ziren, Juanito Kojua jatetxeko sukaldean, eta berehala zabaldu ziren eraikuntzaren egurrezko egituratik barrena inguruko etxebizitzetara. Dena dela, ez zen inor zauritu.
Sugarrak berehala itzali zituzten, baina etxebizitza eraikin osoa jendez hustu zuten. Gauerdia baino lehen, bizilagun gehienak etxera itzuli ahal izan ziren, ke gehien zegoen etxebizitzakoak izan ezik. Kale Nagusiko familia batek gaua etxetik kanpo pasa behar izan du.
Suhiltzaileak gau osoan zehar lanean aritu dira eta bertan zeuden garrak 07:45 aldera berpiztu direnean. Halaber, bertan jarraituko dute zaintza lanak egiteko.