Gizartea
Eguraldia
Elurrak irudi politak utzi ditu eta malutak hiriburuetara iritsi dira, baina apenas arazorik sortu gabe
EITB Media
Malutak hiriburuetara iritsi dira. Gasteiz eta Iruñea izan dira, ohi bezala, elurterik handienak izan dituzten hiriak, nahiz eta Donostian malutek Gipuzkoako hiriburuko hondartza batzuk zuritu dituzten. Bilbon, maluta batzuk baino ez dira ikusi, tarteka.
Iragarrita zegoen —EAE eta Nafarroaren zati handi bat abisu horian daude elurra 100-200 metroan egin dezakeela eta—, eta bete egin da. Elurra egin du Euskal Herriko txoko askotan, baita itsas mailan ere. Horrela, elurra gogor bota du tarteka, irudi politak utziz. Kontxako hondartza ere zuritu du gaur goizean, unetxo batean. Errepideetan, ordea, ia arazorik ez du sortu.
Malutak hiriburuetara iritsi dira. Gasteiz eta Iruñea izan dira, ohi bezala, elurterik handienak izan dituzten hiriak, nahiz eta Donostian malutek Gipuzkoako hiriburuko hondartza batzuk zuritu dituzten. Bilbon, maluta batzuk baino ez dira ikusi, tarteka.
Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Planaren fase operatiboa aktibatu du, eta, hori dela eta, eskura dauden elurra kentzeko makina guztiak (250 bat) eta bestelako baliabideak martxan jartzeko prest egongo dira.
Hiriburu garaienetan —Gasteiz, 525 metroan, eta Iruñea, 450 metroan— zuritu egin du, eta mara-mara egin du Arabako eta Nafarroako (Iruñerrian, Estellerrian eta Pirinioetan) herri eta mendateetan. Horrez gain, elur pikorrak ikusi dira Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait lekutan.
Errepideetako egoera
Errepide sare nagusian, Leitzarango autobidea (A-15) kamioientzat itxi behar izan dute 10:00etan, Irurtzun eta Andoaingo noranzkoan, elurra pilatu baita errepidean, baina eguerdirako zabaldu dute. Gainerakoan, zabalik daude, baina elurra egin du AP-68an Altuben (Araba), Etzegaraten (Gipuzkoa) eta Barazarren (Bizkaia).
Bigarren mailakoetan, itxi behar izan dituzte Opakua (Araba) eta Na-718 (Lizarra-Olazti), Belaguako mendatea (47. kilometrotik aurrera), Na-2012 (Otsagabia-Irati) eta Na-2011 (Zaraitzu-Frantzia).
Gainera, autoek kateak behar dituzte Herrera, Azazeta eta Orduñan, eta kamioientzat itxi dute. Nafarroan, kateak behar dira Estellerriko bi errepidetan (Na-120 eta Na-7240 errepideetan) eta Pirinioetako lautan (Na-140, Na-2000, Na-176 eta Na-137 errepideetan).
Dena dela, Ertzaintzak eta Foruzaingoak kontuz gidatzeko gomendioa eman dute elurra egin baitu hainbat mendatetan. Honakoak dira: Aiurdin, Altube, Azazeta, Garate, Gatzaga, Gasteizko mendatea, Kruzeta, Urduña eta Zaldiaran (Araba) eta Morga eta Urkiola (Bizkaia).
Bestalde, Foruzaingoak 34 urteko gidari logroñar bat salatu du A-12 errepidetik, Donejakue bideko autobidetik, 204 kilometro orduko abiaduran gidatzeagatik, Lizarraldean eroritako elurtearen erdian.
Nevando y a 204 km/h por la A12. Denunciado logroñés de 34 años, infracción muy grave (600€+6p).#Radar#SeguridadVial pic.twitter.com/3IZ22tEkw3
— Policía Foral - Foruzaingoa (@policiaforal_na) February 27, 2023
Hainbat erabiltzaile lehen elur maluten lekuko izan dira:
Irudi ederrak gaurkoak. #elurra #eguraldia #Zizurkil pic.twitter.com/aYV1KVksOE
— Zizurkilgo Udala (@ZizurkilgoUdala) February 27, 2023
Elurra mara-mara II#estella #lizarra #estellalizarra pic.twitter.com/m9mTtdsrKZ
— KoldoLeozGarciandia (@koldinni) February 27, 2023
Nevando copiosamente ahora en la zona de Maeztu y Atauri, en #Álava.@Arabamet @Euskalmet @meteodelnorte pic.twitter.com/G8drUseG2j
— Imanol Gago (@viskowitz) February 27, 2023
#Andoain elurra ¿¿¿¿¿¿ 27/02/2023 @Euskalmet pic.twitter.com/J2ywNUKavD
— Imanol F. (@MeteoAndoain) February 27, 2023