Gizartea
Gertakaria
Frantziako Gobernuak minutu bateko isilunea ezarri du, Donibane Lohizunen hildako irakaslearen omenez
M. D. | EITB MEDIA
Pap Ndiaye eta Stanislas Guerini ministroek agerraldia egin dute lizeoaren aurrean, eta iragarri dute establezimendu guztietan omenaldia egingo zaiola bihar, osteguna, 15:00etan.
Frantziako Gobernuak minutu bateko isilunea deitu du biharko, osteguna, 15:00etan, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) lizeo pribatu batean hildako irakaslearen omenez.
Pap Ndiaye Hezkuntza eta Stanislas Guerini Funtzio Publikoko ministroak ikastetxera bertaratu dira, eta elkartasuna eta babesa adierazi diete San Tomas Akinokoa lizeoari eta, oro har, hezkuntza komuntateari
Erasoa 09:30 aldera gertatu da. Ikaslea lekutik altxa, atea blokeatu eta irakaslea labankatu du bularrezurrean. Erasoaren ostean, "deabruak hartuta" zegoela adierazi duela esan dute ihes egitea lortu duten zenbait ikalek. Gainerakoak, baina Poliziaren aginduz, geletan gelditu behar izan dute.
16 urteko ikasleak, ustezko hiltzaileak, ez dauka aurrekaririk. Hilketagatik inputatu dute, Jerome Bourrier Baionako fiskalak baieztatu duenez.