Gizartea
Lan gatazka
Medikuen Sindikatuak eta Nafarroako Gobernuak iragan astean adostutako aurreakordioa berretsiko dute gaur
Agentziak | EITB Media
Sendagileen lan baldintzak hobetzea eta otsailaren 1ean hasitako greba bertan behera uztea hitzartu zuten joan den astean.
-
Medikuen Sindikatuak eta Nafarroako Gobernuak iragan asteko aurreakordioa berretsiko dute gaur
Nafarroako Medikuen Sindikatuak bilerak deitu ditu gaurko Iruñeko, Lizarrako, Tuterako eta Ubarmingo ospitaleetan, Gobernuarekin iragan astean adostutako aurreakordioaren gaineko erabakiak hartzeko. Sendagileen lan baldintzak hobetzea eta otsailaren 1ean hasitako greba bertan behera uztea adostu zuten, hain zuzen ere, joan den astean.
32 paziente egun bakoitzeko eta 12 minutuko bisitak
Adostutako puntuen artean dago mediku bakoitzak egunean gehienez 32 paziente artatzea, eta aurrez aurreko bisitak 12 minutukoak izatea.
Bestalde, mediku guztien oinarrizko soldata hilean 400 euro igotzea erabaki zuten, eta 14 ordainsari izatea.
Adostasunik ez esklusibotasunaren inguruan
Esklusibotasunari dagokionez, ostera, ez zuten akordiorik erdietsi.