Gizartea
TRAFIKOA
Amaitu dira auto ilarak Galdakao inguruan
EITB MEDIA
Galdakaoko ospitale inguruan egunero izan ohi den trafiko ugariari lan arloko protesta bat gehitu zaio.
Goizean goizetik auto ilarak sortu dira Galdakaoko ospitalearen inguruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Gutxienez hiru kilometroko ilarak sortu dira AP-8 autobidean, Galdakaoko ospitalearen irteeran, Irungo noranzkoan. Halaber, zirkulazio arazoak izan dira N-634 errepidean. Orokorrean, trafikoa oso mantsoa izan da ospitalearen eta AP-8 autobidearen artean.
Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, eguneroko trafiko ugariari Euskadiko Odol eta Ehunen Bankuko langileen protesta bat gehitu zaio.