Itxi

Gizartea

NAFARROA

Amaiurko sutea kontrolatu dute eta Erratzukoa itzali dute

EITB MEDIA

Sua Alkurruntz mendian piztu da, Amaiurren, iristeko zaila den gune batean, eta helikoptero bat bertaratu da laguntzera. Beste sutea, ostera, Izpegi inguruan hasi da, Erratzun, eta erabat itzali dute jada.

0:12
IDOIA GILLENEA

Nafarroan, bi sute piztu dira azken orduetan, Baztanen: Alkurruntz mendian (Amaiur) eta Izpegi inguruan (Erratzu).

Amaiurren, Alkurruntz mendiaren hegal batean hasi dira garrak, Mendixar aldean.

Isabel Aleman Amaiurko alkateak EITBri azaldu dionez, suhiltzaileak 05:00etarako bertaratu dira.  Suhiltzaileen hitzetan, sute "handi samarra" da, iristeko zaila den eta "zikin" dagoen gune batean.

Halaber, helikoptero bat ere bertaratu da, sua itzaltzeko lanetan laguntzera.

Suhiltzaileek eguerdirako kontrolatu dute sutea.

Erratzun, Izpegi inguruan hasi dira garrak, eta itzaltzea lortu dute dagoeneko.