Itxi

Gizartea

ALDIRIETAKO TREN ZERBITZUA

Atzerapenak Urduña-Bilbo zerbitzuan, tren batean piztu den eta ondoriorik izan ez duen sute baten ondorioz

EITB MEDIA

07:20an, Arrigorriaga parean, azken bagoiaren azpian piztu den sua berehala itzali dute.

Atzerapenak izaten ari dira goizean goizetik Urduña-Bilbo tren zerbitzuan, bagoi batean piztu den eta ondoriorik izan ez duen sute baten ondorioz.

Sua Arrigorriaga parean piztu da, 07:20an, azken bagoiaren azpian, eta berehala itzali dute.

Makinistak berak itzali ditu garrak, eta ez da aparteko arazorik izan.

Renfeko iturriek azaldu dutenez, trenean ez da kalte nabarmenik izan, eta bidetik kendu dute ezbeharra eragin duten arrazoiak aztertzeko.

Bidaiariak trenetik jaitsarazi dituzte, eta hurrengo trena hartu dute.