Gizartea
harrapaketa
Estela Dominguez Sopela Team txirrindularitza taldeko ziklista hil da, kamioi batek harrapatuta
Agentziak | EITB Media
Harrapaketa atzo arratsaldean gertatu zen, Salamancan, 19 urteko txirrindularia N-620 errepidean entrenatzen ari zela.
-
Estela Dominguez. Argazkia: @SopelaTeam
Estela Dominguez Sopela Women's Team (Bizkaia) txirrindularitza taldeko ziklista hil zen atzo arratsaldean, kamioi batek harrapatuta, 112 larrialdi zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez.
19 urteko txirrindularia, sortzez Valladolidekoa eta Juan Carlos Dominguez txirrindulari profesionalaren alaba, Salamancan entrenatzen ari zen, N-620 errepidean kamioi batek harrapatu zuenean.
Ezbeharra 18:30 aldera jazo zen, Villares de la Reina industriagunetik gertu. Istripua izan zen tokian bertan zendu zen, eta bertaratutako osasun zerbitzuek heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin.
Bizkaiko emakumezkoen txirrindularitza taldeak Dominguezen heriotza deitoratu du Twitterren duen kontuaren bidez, eta senitartekoei doluminak eman dizkie:
¿ Con inmenso dolor, hemos conocido que nuestra ciclista Estela Domínguez ha fallecido esta tarde, víctima de un atropello mientras entrenaba. Acompañamos a la familia en estos terribles momentos. Descansa en paz ¿ pic.twitter.com/JrecoiFeZG
— Sopela Women's Team (@SopelaTeam) February 9, 2023