Gizartea
Lan-gatazka
Azken proposamenari buruz hitz egiteko batzartu dira Osasun Saila eta Nafarroako Medikuen Sindikatua
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Alberto Perez Nafarroako Medikuen Sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "negoziazioak irekita dauden bitartean, pozik gaude. Ikus beharko da aurrera egiteko aukerarik ote dagoen". Nafarroako medikuak joan den astetik dabiltza greba mugagabean.
-
Nafarroako medikuak joan den astetik dabiltza greba mugagabean. Argazkia: EFE
Nafarroako Gobernuko Osasun Saila eta Nafarroako Medikuen Sindikatua igande arratsalde honetan batzartu dira, Nafarroako osasun sistema publikoan lan egiten duten medikuen lan-baldintzak hobetzeko egindako azken proposamenari erantzuna emateko helburuz. Medikuak joan den astetik dabiltza greba mugagabean.
Alberto Perez Nafarroako Medikuen Sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "hitz egiten" ari dira Osasun Saileko ordezkariekin, Greba Batzordeak kontraeskaintza aurkeztu ostean, eta horren gaineko erantzuna jasotzea espero zuten igandeko deitutako bileran.
"Gaur ez dugu adierazpen publikorik egingo", ohartarazi zuen igandean Perezek, "baina oraindik ez dakigu azken proposamena ondo ala txarto iruditu zaien. Baina gurekin bildu nahi badira, zuzenean ez dutela errefusatzen esan nahi omen du".
Amaitzeko, medikuen ordezkariak adierazi duenez, "negoziazioak irekita dauden bitartean, pozik gaude. Ikus beharko da aurrera egiteko aukerarik ote dagoen".