Itxi

Gizartea

Matxura

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

A.A.E. | EITB Media

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte. Metroak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute.

  • Metro Bilbaoko geltoki bat. Irudia: EFE.

    Metro Bilbaoko geltoki bat. Irudia: EFE.

Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez. 

09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

Teknikariak arazoa sortu den lekura joan dira berehala, eta 13:15 aldera lortu dute konpontzea. Hasieran, matxurak norabide bakarrean sortu ditu eragozpenak, baina 11:00etan zerbitzua erabat etetea ebatzi dute.