Gizartea
Desagertutako pertsonak
Loiun desagertutako 78 urteko emakume baten bila ari dira
EITB Media
Antza denez, emakumeak autobus bat hartu zuen Santurtzin, eta Loiun (Bizkaia) jaitsi zen ibilgailutik. Hori dela eta, udalerri horretan oinarritu bilatzen ari dira.
-
Bilaketa dispositiboko ibilgailuak Loiun (Bizkaia). Irudia: DYA Bizkaia
Euskadiko larrialdi zerbitzuak lanean ari dira 78 urteko emakume bat bilatzeko, Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Gauean bilaketa bertan behera utzi dute, baina astearte goizean, lehen orduan, berriz helduko diote lanari.
Antza denez, emakumeak autobus bat hartu zuen Santurtzin, eta Loiun (Bizkaia) jaitsi zen ibilgailutik. Hori dela eta, udalerri horretan bilatzen ari dira.
Larrialdiei Aurre egiteko Eusko Jaurlaritzako teknikari batek koordinatzen ditu mobilizatutako zerbitzuak. Herritarren Babeserako patruilak, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak, helikopteroa, Gurutze Gorria, DYA eta Elorrioko Salbamendu Txakurren Taldea eta Loiuko eta Derioko udaltzaingoak parte hartzen ari dira dispositiboan.
¿¿¿¿ Informazio interesgarria izatekotan / En caso de tener información de interés ¿¿¿¿
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) January 30, 2023
¿ 1-1-2 https://t.co/AI8vszTkPj