Gizartea
Aita Mariren espedientea
Eusko Jaurlaritzak Aita Mariren espedientearen auzia laster konpontzea espero du, misioan irten dadin
EITB Media
Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendariaren hitzetan, euskaldun askok Aita Mariren baloreekin bat egiten dute eta erakunde publikoak "horrelako ekimen humanitarioei laguntzeko" egon behar dute.
Eusko Jaurlaritzak Aita Mari ontziari ematen dioten babesa berretsi dio Aita Mari ontziari, Valentziako (Espainia) Kapitaintza Orokorrak jarri dion zigor espedientearen ondoren.
Xabier Legarretak, Migrazio eta Asilo zuzendariak, auzia "ahalik eta lasterren konpontzea" espero duela azaldu du ontzia hurrengo misio humanitarioan atera dadin.
Horrekin batera, jakinarazi du gaur gaurkoz Jaurlaritzak ez dakiela "zeintzuk izan diren arazoak eta zergatik bideratu" duten espediente hau. Hala ere, bere hitzetan, "erakunde publikoak laguntzeko egon behar gara, batik bat, horrelako ekimen humanitarioei" eta gogorarazi du Eusko Jaurlaritza aspalditik ari dela Aita Mariren proiektua babesten.
Azkenik, Legarretak nabarmendu du euskal gizartean "asko eta asko" direla "bat egiten dutenak Aita Mariren atzean dauden baloreekin".