Gizartea
Drogak
Lagun bat atxilotu dute Urduñan 3.000 kilo marihuanaren jabe izatea leporatuta
EITB Media
Baserri baten ondoko pabilioi batean, fardeletan pilatuta, aurkitu zuen Ertzaintzak substantzia.
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Urduñan, aurreko astean, herriko baserri batean aurkitu zituen 3.000 kilo marihuana bereak direlakoan. Baserriaren ondoko pabilioi batean, fardeletan bilduta, aurkitu zuten substantzia.
Urtarrilaren 19an jakin zuten Laudioko Ertzain-etxean inguruetan marihuana kantitate handi bat egon zitekeela. Ikerketaren ondorioz, 3.400 zaku gardenetan eta beste 58 poltsetan gordeta zegoen landare-substantzia kantite handi bat aurkitu zuten agenteek Urduñan, aurretik aipatutako baserrian. Aurkikuntzaren neurria ikusita, Arabako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak hartu zuen bere gain ikerketa.
Materialaren ustezko jabea identifikatu eta aurkitu zuten agenteek eta osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita atxilotu zuten. Agintaritza judizialaren eskuetan jarri eta gero, aske gelditu da, baina kautelazko neurriak ezarri zaizkio.
Azkenik, Ertzaintzak aurkikuntza horren inguruko ikerketekin eta analisiekin jarraitzen du. Aurkitutako substantzia osasun-zerbitzuaren laborategietan aztertuko dute bere osaketa zehatza eta printzipio aktiboaren (THC) maila zehazteko.