Itxi

Gizartea

Eguraldiaren iragarpena

Hotzak aginduko du asteon

EITB MEDIA

Aste hotza datorrela diote iragarpenek, asteko tenperatura beroenak 8 graduren bueltan egongo baitira kostaldean, eta 4 graduz azpikoak izango baitira barnealdean.

  • Egunsenti hotza. Argazkia: Oscar Korres Larrauri

    Egunsenti hotza. Argazkia: Oscar Korres Larrauri

Elurrak hotzari utzi dio lekua Euskal Herriko bazter gehienetan, bai luzerako utzi ere. Aste hotza datorrela diote iragarpenek, asteko tenperatura beroenak 8 graduren bueltan egongo baitira kostaldean, eta 4 graduz azpikoak izango baitira barnealdean.

Gaur, astelehena, elur kota 200-300 metroan kokatuko da, oraindik ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, baina prezipitazio gutxi espero da. Halere, euria egiten duen tokietan -batez ere ekialdean- badago zuritzeko aukera.

Hori dela eta, elurragatik, abisu horia dago indarrean barnealdean 03:00etatik 00:00etara. Bestalde, muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik ere ezarri dute abisu horia, -00:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 00:00etara- barnealdean eta Gipuzkoako kostalean.

Asteartean elur maila 300-500 metrora igoko da. Arratsaldean, gainera, are gorago zurituko du (500-700 metrotan). Orduan ere, euri gutxi botako du; Bizkaian eta Araban gehien. Dena den, indarrean jarraituko du elurragatik ezarritako abisuak; kasu honetan 00:00etatik 15:00etara.

Asteazkenerako antzeko giroa dator. Abisu horiari eutsiko diote hotzagatik eta izotzagatik -00:00etatik 10:00etara- baita elurragatik ere barnealdean -12:00etatik 00:00etara-.

Ostegun eta ostiralean bustiko omen du gehien. Elur kota, ordea, 700-1000 metrora igoko da goizean, eta 500-600 metrora jaitsiko da berriro arratsaldean.