Gizartea
bizkaia
Labankadaz larri zauritu dute gizon bat, Bilboko Txurdinaga auzoan
eitb media
Ertzaintzak zabalik du ikerketa eta, azken horrekin batera, Bilbon egun hauetan gertatutako beste eraso batzuk ere ikertzen ari da.
Gizon bat larri zauritu zuten igande goizaldean, labankadaz, Bilboko Txurdinaga auzoan, Ertzaintzak EITB Mediari jakinarazi dionez.
Igandeko 08:00ak aldera jazo zen, Julian Gaiarre kalean. Ustezko erasotzaileak labanaz zauritu zuen biktima, eta anbulantzian larri eraman zuten Gurutzetako Ospitalera.
Ertzaintzak zabalik du ikerketa eta, azken horrekin batera, Bilbon egun hauetan gertatutako beste eraso batzuk ere ikertzen ari da.
Urtea hasi zenetik, 23 egunetan lau eraso zenbatu dira arma zuriz. Gainera, horietako batean 14 urteko gazte bat zauritu zuten.
Euskal Autonomia Erkidegora orotara begiratuta, antzekoa da egoera. Izan ere, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez, azken bi urteetan nabarmen igo dira arma zuriz egindako erasoak. Azken urtean bakarrik, 650 zenbatu dira, eta horietako 350 kasutan lapurreta egiteko erabili zuten arma zuria.