Itxi

Gizartea

Osasuna auzia

Gorenak zigorra murriztu die Osasuna auziko bederatzi kondenatuei

EITB MEDIA

Miguel Archanco presidente ohiari 6 urtetik 5era murriztu diote espetxe zigorra.

  • Miguel Archanco Osasuneko presidente ohia. EFE

    Miguel Archanco Osasuneko presidente ohia. EFE

Auzitegi Gorenak espetxe zigorrak murriztu dizkie Osasuna auzian kondenatutako bederatzi pertsonei. Hain zuzen ere, 10 hilabete eta 5 urte arteko kartzela zigorrak ezarri dizkie.

Nafarroako Auzitegiak frogatutzat jo zuen Osasuna futbol taldeko zuzendaritzako zenbait kidek dirua eman zietela Antonio Amaya eta Xavi Torres Betiseko jokalariei, "kirol lehiaketaren emaitzak manipulateko".

- Miguel Angel Archanco, Osasuneko presidente ohia: 5 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eta 418.000 euroko isuna (Nafarroako Auzitegiak 6 urte eta 8 hilabeteko kondena ezarri zion)

- Angel Maria Vizcay Ventura, gerente ohia: 5 urte eta 7 hilabeteko zigorra eta 221.700 euroko isun (lehen, 8 urte eta 8 hilabetekoa zuen)

- Juan Antonio Pascual Leache, presidenteorde ohia: 4 urte eta 10 hilabeteko zigorra eta 413.500 euroko isuna (lehen, 5 urte eta 6 hilabetekoa)

- Jesus Peralta Garcia, zuzendaritzako kide ohia: 5 urteko zigorra eta 418.000 euroko isuna (lehen, 6 urte eta 8 hilabetekoa)

- Sancho Bandres, diruzain ohia: 4 urteko zigorra eta 18.000 euroko isuna (lehen, 5 urte eta 6 hilabetekoa zuen)

- Cristina Valencia eta Albert Nolla, enpresaburuak: 6 hilabeteko zigorra eta 5.400 euroko isuna (lehen, 9 hilabeteko zigorra zuten)

- Antonio Amaya eta Xavier Torres, Betiseko jokalari ohiak: 10 hilabeteko zigorra eta 400.000 euroko isuna (lehen, urte bateko zigorra zuen).