Gizartea
EPAIA
18 urteko kartzela zigorra ezarri diote Gipuzkoako bortxatzaileari beste hiru sexu-erasorengatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gizon horren aurkako hirugarren zigorra da: aurrez, 12 urtekoa ezarri zioten Beasainen egindako beste eraso batengatik, eta 9 urtekoa Lasarte-Orian egindako beste batengatik.
-
Gipuzkoako bortxatzailearen kontrako epaiketa. Artxiboko argazkia: EFE
Gipuzkoako bortxatzaileari 18 urteko kartzela zigorra ezarri diote Andoainen, Tolosan eta Anoetan egindako hiru sexu-erasorengatik.
Bortxatzaileak jaso duen hirugarren zigorra da honakoa. Aurrez, 12 urteko espetxealdira kondenatu zuten Beasainen 2019an emakume bati egindako sexu-erasoagatik.
Geroago, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko 1. Sekzioak 9 urteko kartzela zigorra ezarri zion Lasarte-Orian 2015eko emakume bati egindako erasoagatik.
Kasuaren gertuko iturriek EFEri jakinarazi diotenez, bi kasu horietan "Bai bakarrik da bai" legea aplikatzea eta zigorra murriztea eskatu dio zigortutako gizonak Auzitegi Gorenari.
Bestalde, akusatuaren aurkako beste prozedura bat zabalik dago, oraindik instrukzio fasean dagoena.