Gizartea
bizkaia
Gaztelugatxerako sarbideak itxi dituzte, euri eta olatu bortitzengatik
agentziak | eitb media
Euri eta haize denboralearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hamaika abisu hori ezarri ditu guztira, gaurtik asteazkenera.
-
Olatuak, Gaztelugatxen. Argazkia: Jose Luis Azaola
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko San Joan baselizarako eta uharterako oinezkoen sarbideak ixtea erabaki du gaur arratsaldean eta asteartera arte, gutxienez, euri denborale bortitzaren ondorioz.
Foru erakundetik jakitera eman dutenez, gaur arrisku mailak gainditu ez diren arren, datozen orduetan euri jasa handiak izango dira eta, ondorioz, Gaztelugatxerako sarbideak itxi dituzte prebentzio neurri gisa.
Euri eta haize denboralearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hamaika abisu hori ezarri ditu gaurtik asteazkenera arte; baita bi alerta laranja ere, olatu handiengatik gaur eta bihar, eta elurragatik asteazkenean, kota 300 edo 400 metrora jaitsiko baita.
Espainiako Meteorologia Agentziak (Aemet) alerta gorrira ere igo du astelehen honetako egoera Bizkaian eta Gipuzkoan, itsasaldeko arriskuagatik, prezipitazio ugariengatik eta haize bortitzagatik.