Itxi

Gizartea

SAGARDOTEGI denboraldia

Hastear da txotx denboraldia

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Irekiera ekitaldia gaur egingo dute Astigarragan, eta bihar, berriz, Araban eta Goierrin. Aurten, gainera, bi urteren ondotik, zutik dastatu ahal izango da sagardoa kupeltegietan.

  • Txotx denboraldia hastear da

    Txotx denboraldia hastear da

Iritsi da txotx denboraldia. Ohi moduan gaur Astigarran emango diote hasiera eta bi urteren ondotik, berriz ere zutik dastatu ahal izango da sagardo berria. Egoerak behartuta, bestalde, % 25eko igoera izango du bataz beste sagardo botilak 2023an.

Atzo aurkeztu zuten 2023ko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagardotegi garaia. Aurkezpen ekitaldiari Kukai dantza taldeak eman zion. Oihana Gancerain, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako lehendakariak azaldu zuenez, 2022ko uzta aurrekoa baina txikiagoa izan da kopuruz, baina izaera handikoa: "2022an txikiagoa espero zitekeen, eta udarako eguraldi lehorrak are eta txikiago egin dute uzta. Horrek eraginda izaera handiko sagarra etorri da, bai tanino aldetik eta baita azukre aldetik ere".

Sagardotegi garaia

Gaur, hilak 11, Astigarragan emango diote hasiera denboraldiari. Irekiera ekitaldia Sagardoetxea Museoan izango da 12:00etan eta ondoren Alorrenea Sagardotegian, Astigarragan.

Bihar, berriz, arabarren txanda izango da eta bertan Trebiñu Sagardotegian egingo dute euren ohiko ekitaldia 12:00etan. Egun berean baina 11:00etan, Goierriko sagardogileen txanda izango da eta Ataungo Urbitarte Sagardotegian egingo dute ohiko ekitaldia.

Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren egiaztapenarekin ekoiztu den sagardo litro kopurua, 1.200.000 litro ingurukoa izan da 2022 uztan, sagardogileen arabera.