Itxi

Gizartea

Eguraldia

Abisu horia izozte arriskuagatik, Araban

EITB MEDIA

Iragarpenaren arabera, toki askotan izotza pilatuko da. Gainera, hotza ez ezik, lainoa ere izango du protagonista Errege egunak.

  • Olarizu. EFEren artxiboko argazkia

    Olarizu. EFEren artxiboko argazkia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohartarazi du abisu horia ezarri dutela Araban, gaur, izozte arriskuagatik. 00:00etatik 10:00etara egongo da indarrean abisua.

Iragarpenaren arabera, toki askotan izotza pilatuko da. Gainera, hotza ez ezik, lainoa ere izango du protagonista Errege egunak.

Atzokoa ere egun hotza izan zen Arabako zenbait lekutan. Navarreten, Espejon eta Agurainen, esaterako, hiru graduz azpiko tenperaturak neurtu zituzten.